Ukrainako errefuxiatuentzako 150 plazako gune bat egokitu dute Irunen
Premiazko harrera gunea izango dela zehaztu du Xabier Legarreta Immigrazio eta Asiloko zuzendariak. Irundik igaro ondoren, Berriz, Oñati eta Tolosako zentroetara bideratuko dituzte.
Eusko Jaurlaritzak atzoko erakunde mahaian adostu bezala, Irunek 150 plazako eremu bat egokituko du Ukrainatik iritsitako errefuxiatuentzako. Premiazko harrera gunea izango dela zehaztu du Xabier Legarreta Immigrazio eta Asiloko zuzendariak, eta Irundik igaro ondoren, Berriz, Oñati eta Tolosako zentroetara bideratuko dituzte.
“Herri erantzuna antolatzeko unea da, hau da, guztion arteko erantzun ordenatu eta koordenatu bat eman behar dugu”, esan du zuzendariak.
Oraindik ez dute zehaztu non egokitu duten eremu hori, eta noiztik egongo den erabilgarri.