'Izan Harrera!' proiekturako irundarrak behar dituzte
Errefuxiatuei akonpainamendua emango diete hirugarrenez jarraian, mentore baten bitartez. Laguntza praktikoa emango diete, oinarrizko formakuntza jaso dezaten.
Gipuzkoako SOS Arrazakeria eta Zehar Errefuxiatuak elkarteek hirugarrenez Izan Harrera! izeneko egitasmoa abiatu dute. Lurraldera etorritako errefuxiatuei “laguntza praktiko bat” eskainiko die mentore batek, “oinarrizko formakuntza bat” jaso dezaten. Lehenik, hitzaldi bat eskainiko dute, eta honetan errefuxiatuek formakuntza jasoko dute, eta prozesuan zehar baliabideak eta laguntza emango diete. Hirugarren edizio honetan, pertsona errefuxiatuentzako harrerarako duen balioan sakonduko dute.
Proiektuan parte hartu nahi duten herritarrak behar dituzte, tartean, Irungoak. Irun, Errenteria, Villabona, Pasaia eta Tolosan burutuko baitute proiektua. Beraz, interesa dutenek zuzenean helbide honetara idatz dezakete.
Bi elkarteek iazko edizioko errefuxiatu baten hitzak jaso dituzte, Yolanda izenekoa. “Nire mentorearekin oso pozik sentitzen naiz, benetan esker onekoa. Gehien gustatu zaidana mentore bat edukitzeaz izan da horren akonpainamendu polita, bera zenbat entregatu den. Pila bat lagundu dit, ez soilik hiria eta guneak ezagutzeko, edo kulturaz ikasteko, baina baita maila pertsonal batean berarengandik jaso dudan babesa. Eta noski beste pertsonak proiektu eder honetan parte hartzera gonbidatuko nituzkeela, eraikitzailea delako, ni bezala iritsi berri dauden pertsonentzako izugarrizko garrantzia duelako, eta nik izan dudan aukera polit hau pertsona gehiagok gozatzea nahiko nuke”, esan du.