Ukrainako bandera zintzilikatu dute udaletxean
"Indarkeriaren amaiera eta elkarrizketara itzultzea" eskatu du udal korporazioak, eta elkartasuna eta babesa adierazi die "gerra hau pairatzen duten pertsonei, baita ere gure hirian bizi diren ukrainar jatorriko bizilagunei eta haien familiei ere".
Irungo Udalak pankarta bat jarri berri du udaletxeko balkoian, Ukrainako banderaren koloreekin, Gerrarik ez lemapean. “Indarkeriaren amaiera eta elkarrizketara itzultzea” eskatu du udal korporazioak, eta elkartasuna eta babesa adierazi die “gerra hau pairatzen duten pertsonei, baita ere gure hirian bizi diren ukrainar jatorriko bizilagunei eta haien familiei ere”.
Udalbatzak minutu bateko isilunea egin zuen atzo, “bakearen eta gerraren biktimen oroimenez”.