Pentsioen erreformari buruzko hitzaldia eskainiko dute asteartean
Eduardo Garcia Elosua adituak eskainiko du Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak antolatutako hitzaldia. Palmera Monterok jasoko du, goizez.
Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak hitzaldi bat antolatu du datorren astearterako (martxoak 1) Irunen. Palmera Montero guneko bigarren aretoak jasoko du saioa, 10:30etik aurrera. Eduardo Garcia Elosuak eskainiko du hitzaldia.
Zuzenbideen diplomaduna da Garcia, eta EGABeko eta LHKko kide ohia. Itzarriko idazkari ere izan zen eta Gizarte Segurantzan aditua da.