[Galeria] Kemen Dantza Taldearen Euskal Inauteria, iruditan
Irungo kale eta plazak dantza eta kolorez bete dituzte Kemen Dantza Taldeko txiki zein helduek. Ohiko desfilea egin dute hirian barrena.
Kemen Dantza Taldeak antolatuta, Euskal Inauteriak Irungo kale eta plazak hartu ditu. Pio XIItik abiatu dira dantzariak eta gainerako pertsonaiak, eta bertan emanalditxoa eskaini ondoren, Serapio Mugika kalea, Juan Arana, Luis Mariano, Zabaltza plaza, Kolon, Foru kalea, Kale Nagusia eta San Juan plaza dantzaz bete dituzte.
Ikusi bertan HITZAk jasotako irudi sorta: