Irun Market plataforma sortu dute, hiriko merkatariei online salmentan laguntzeko
Market Place izeneko proiektu honi esker, "saltoki txikiei interneten presentzia handiagoa izaten laguntzeko" asmoz. Zerbitzua doakoa izango da saltokientzat.
Hiriko saltokiek online bidez euren produktuak saldu ditzaten laguntza jasoko dute aurki, Market Place izeneko proiektua abiatu baitute udalak eta hiriko merkatariek. Plataforma bat sortzeko bidean dira, “saltoki txikiei interneten presentzia handiagoa izaten laguntzeko” asmoz, udalak eta Bidasoa Bizirikek indarrak batu dituzte berriro.
Plataforma aurkeztu aurretik, hiriko merkataritzaren egoeraren gaineko diagnostikoa egiten ari dira, eta dagoeneko jada sortzeko lanean ari dira cbt commiunication engineering enpresarekin batera.
Dagoeneko hiriko 600 establezimenduk mezu bana jaso dute. Honetan, proiektuari buruzko informazioa emateaz gainera, galdetegi bat ere erantzun beharko dute.
Market Place delako plataforma irun.market webgunean jarriko dute erabilgaarri, eta doakoa izango da saltokientzako.
Honetan datza ideia: plataformaren bidez produktuak erosi ahalko dira eta 24 orduan entregatuko dira eskualdean, eta bidalketak ere egingo dituzte Espainiako Estatu osoan.