Almudena Grandes idazlearen "memoria ohoratzeko" mozio bat erregistratuko dute hainbat elkartek
Kale edo plaza bat eskaini nahi diote azaroan zendutako idazle madrildarrari, "bere pertsonaren, bere obraren eta bere bizitzako balio zibikoen oroigarri gisa".
Hiriko hainbat elkartek mozio bat erregistratuko dute ostiraleko (hilak 25) udalbatzan. Almudena Grandes idazlearen “memoria gure hirian ohoratzeko” eskatuko dute mozio horren bidez, kale edo plaza bat hiriko eskainiz gune esanguratsu batean, “bere pertsonaren, bere obraren eta bere bizitzako balio zibikoen oroigarri gisa”. Joan den azaroan zendu zen idazle madrildarra.
Ondorengo elkarteek babestu dute mozioa: Txingudiko Elkarte Feminista, Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarrak, Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkartea, Emakumea eta Zinea Kultur Elkartea eta Bidasoaldeko Elkarte Feminista.