Raku teknika erabiltzen ikasteko klase magistrala eskainiko dute zeramika tailerrean
Japonian XVI. mendean sortutako teknika honekin Chawan izeneko katilu batzuk esmaltatuko dituzte ikasleek. 20,40 euroko prezioa du ikastaroak.
Martxoaren 4an (ostirala da) masterclass berezi bat eskainiko dute Irungo zeramika tailerrean. Japonian XVI. mendean sortutako Raku delako teknika erabiltzen irakatsiko dute. Zehazki, Chawan izeneko tea hartzeko katilu batzuk esmaltatzean datza teknika hau.
Lehenik, esmalteak prestatuko dituzte partaideek, piezari aplikatzeko; gero, pieza labean sartuko dute, etxera eraman dezaten.
20,40 euroko prezioa izango du ikastaroak. Izen emateak, helbide honetara idatziz edota 617 479 021 telefono zenbakira deituta egin beharko dira.