Abandonatu edota zauritutako animaliak artatzeko zerbitzua sendotuko du udalak
Animaliak jasotzeko zerbitzua 24 orduz emango da orain, enpresa esleipendunak "etengabeko arreta" eskaini beharko du.
Hil honetako bileran Tokiko Gobernu Batzarrak bide publikoan dauden animaliak jaso, ostatatu eta zaintzeko zerbitzuaren kontratazioa lizitatzea onartu zuen. Orain arte udaltzainek egin dituzte lan hori, horretarako egokitutako zentro batean, zaintza eta albaitaritza zerbitzuak ere eskainiz.
Bada, kontratazio berri honekin, animaliak jasotzeko zerbitzua 24 orduz emango da orain, hortaz, enpresa esleipendunak “etengabeko arreta” eskaini beharko du telefono bidez. Egunez, 30 minututan erantzun beharko du gehienek; gauez, aldiz, (22:00etatik 8:00etara), 60 minututan gehienez.
Berritasun bezala, indarkeria matxistaren biktima diren eta animaliak zaintzeko toki egokirik ez duten emakumeen animaliei aldi baterako ostatua emateko aukera ere eskainiko dietela aurreratu du udalak.