Taldekako hirugarren postua Santiagotarrakentzat
Dominarik eskuratu ez arren, fin hasi dute Eslalomeko Estatuko Kopa. Lehen proba jokatu dute asteburu honetan.
Asteburu honetan Seu d´Urgelleko kanal olinpikoan lehiatu dira Santiagotarrak klubeko arraunlariak, bertan jokatu baitute Eslalomeko Estatuko Kopako lehen proba. Fin aritu dira irundarrak, taldekako hirugarren postua eskuratu dute, bertaratutako hemezortzi arraunlariek eskuratutako emaitzei esker. Atletico San Sebastian eta Cadi Canoe Kayaken atzetik geratu dira.
Irundarrek ez dute dominarik eskuratu, baina oro har fin aritu dira. Maialen Olaso juniorrak eskuratu du emaitzarik onena, K1ean laugarrena izan da.
Ur bizietako kirolariek martxoaren 12 eta 13an izango dute hurrengo hitzordua, Paben, bigarren proba jokatuko dute asteburu horretan.