Anakako etxeak berrurbanizatzeko proiektua aurkezteko saio irekia egingo dute
Anakako auzo elkartean egingo dute saioa, arratsaldean. Sarrera librea izango da, aforoa bete arte.
Ostegunean (hilak 24) Anaka auzo elkartearen lokalean, Anakako etxeetarako proiektua azaltzeko jendaurreko saio ireki bat egingo dute. 18:30ean hasiko dute saioa eta sarrera librea izango da, aforoa bete arte.
Datozen egunetan aurkeztuko dute publikoki proiektua, hala iragarri du udalak.