Aitzpea Gonzalez eta Naroa Zubimendi, Espainiako txapeldun
Santiagotarrak klubeko banku mugikorreko taldeak Espainiako distantzia luzeko txapelketan parte hartu du asteburu honetan, bi garaipen handirekin.
Santiagotarrak klubeko banku mugikorreko taldeak Espainiako distantzia luzeko txapelketan parte hartu du asteburu honetan, emaitza oso onekin gainera. Izan ere, taldeko Aitzpea Gonzalez eta Naroa Zubimendi izan dira, lemazainik gabeko nesken kateroria absolutuan, 6.000 metroak zeharkatzen azkarrenak. Espainiako txapeldun izendatu dituzte.