Ostiralean jazotako sexu erasoarekiko "gaitzespen irmoa" adierazi du udalak
Erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Martxoak 8 plazan.
Atzo gizon bat atxilotu zuten Hondarribian emakume bati sexu abusuak egitea leporatuta. Udalak “erabateko gaitzespen irmoa” adierazi du gertakarien harira, eta hurbiltasuna eta elkartasuna helarazi dizkiote erasoa jasan duen emakumeari.
Eraso horrek “gizon-emakumeen arteko errespetuzko bizikidetza urratu” duela dio udalak, eta giza eskubideen urraketa denez, hirian horrelako jazarpenak lekuz kanpo daudela nabarmendu nahi izan du Hondarribiko Udalak: “Pertsona guztiek, emakume nahiz gizaseme, elkarrekin duintasunez bizitzeko eskubidea dugu”.
Herritarrek eta erakundeek indarkeria matxistari aurre egiteko eta prebenitzeko duten “borondate sendoa” gogorarazi nahi izan dute: “Detektatzea eta horri erantzuna ematea denon egitekoa baita”.
Eraso hau salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Martxoak 8 plazan, 19:00etan, eta herritar orori bertaratzeko deia egin dio udalak.