Indarkeria matxista arbuiatzeko kalera atera dira
Bi lemen atzean elkartu dira hondarribiarrak aurreko ostiralean jazotako sexu abusua eta indarkeria matxista kondenatzeko.
Martxoak 8 plazan elkartu dira herritarrak, udalaren deiari erantzunez, ostiralean Hondarribian jazotako sexu abusua gaitzesteko. Bertan izan dira Gotzone Larrarte Berdintasuneko zinegotzia, Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramailea, eta Emeki Emakume elkarteko kideak.
Instituzio publikoek pankarta baten bidez “Emakumeen aurkako indarkeriarik ez” aldarrikatu dute, eta “Indarkeria sexistarik ez. Aski da!” lemapean egin du aldarria Emekik.
Aintzane Carrillo Emekiko kideak adierazi du beraien elkartea beti egon dela emakumearen alde, eta batez ere haien ahalduntzearen alde. Aste honetan jakindako erasoari buruz esan dute ez dutela biktima eta erasotzailea nor den jakin nahi, baina gertaera salatu nahi dutelako kalera irten direla adierazi dute.