Bidasoko erakundeei proiektuari buruzko informazioa emateko eskatu dio Osasun Sailari EAJk
Bloke kirurgikoaren obrek eragingo dieten alde guztiekin hitz egin ondoren, Bidasoko erakundeei proiektuari buruzko informazioa emateko galdegin diote Osasun Sailari Irungo jeltzaleek.

Irungo EAJk bat egin du atzo Eusko Legebiltzarrean EAJ eta PSE-EEren babesarekin onartutako zuzenketarekin. Bertan, “behin Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoko obrek eragingo dien langileekin beharrezko elkarrizketak eduki ondoren, interesa duten erakundeei proiektuaren gaineko informazioa helarazteko” eskatu diote Osasun Sailari, eta erakunde horiekin “elkarrizketa bat ezartzea”; hori guztia “hiritarrei kalitatezko arreta eskaintzeko helburu komunari jarraituz”. EH Bilduk aurkeztutako legez gaindiko proposamenari zuzenketa onartu zuten EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin.
Zentzu horretan, Osasun sailburuari “premiaz” informatzeko eskatu dio Irungo EAJk.
Irungo jeltzaleek gogorarazi dute Eusko Legebiltzarrean EAJk eta PSE-EEk bloke kirurgikoa “egungo beharretara egokitzeko beharra” babesten dutela pazienteei “arreta eraginkorra eta segurua ematen jarraitzeko”. Itxarote zerrenda kirurgikoa, teknologia hobetuz kirurgia gehiago egiteko aukera eta biztanleriaren zahartzea era aintzat hartzen dituztela gaineratu du.
Edozein kasutan, “herritarrentzat onena” egingo dela iritzi dio Irungo EAJk.
Bihar, Osasun Bidasoa plataformak deituta, manifestazioa egingo dute Irungo kaleetan, eta EAJk ez du bat egin. Irungo Udalbatzako gainontzeko taldeek manifestazioari babesa adierazi diote. os