Bidasoa Asobal Koparako sailkatu da
Huescaren kontra garaipen argia lortu du Artalekun, 31-26, kopako txartela eskuratuz.

Artalekuko bigarren erronka lortuta: Bidasoak Asobal Koparako txartela eskuratu du. Atzoko Huescaren kontrako lehia arazo handirik gabe gainditu zuen etxeko taldeak: 31-26.
Irundarrak helburua argi zutela kantxaratu ziren, eta hasieran, bi goleko errenta markatu ondoren (3-1), errenta handitzen joan ziren, batik bat defentsaren nahiz Ledoren atepeko lanari esker. Atsedenaldira iristen, lehen zatiko eta neurketa osoko alderik handiena lortu zuen: 18-9.
Bigarren zatian ere, lepo beretik burua. Huescak lehia estutu nahi zuen arren, ez zuen Bidasoa mendean hartzerik izan. Gainera, nekea agerikoa izan zen bi taldeetan.
Hurrengo lehia Bartzelonaren kontra izango du, 12:00etan, Palau Blaugranan. GOL TVn eskainiko dute partidua.