Javier Sagarzazuren erakusketa ikusteko azken asteburua
Igandea izango da artista hondarribiarren 'Begirada bat denboran' erakusketa ikusteko azken eguna. Igandean artista bera egongo da, bisitarien galderak erantzuten.
Irungo Udalak gogoratu du asteburu hau izango dela Javier Sagarzazuren artista hondarribiarraren Begirada bat denboran erakusketa ikusteko azkena. Hilaren 20a (igandea da) izango da azken eguna, eta erakusketaren amaiera biribiltzeko, artista bera egongo da, bisitarien galderak erantzuteko. Menchu Gal aretoan dago erakusketa.
Aretoan hogeita hamar olio eta akuarela koadro bildu dituzte. Inguruko paisaiak, Junkal eliza, Arma plaza, Hondarribiko gaueko bat, Ondarraitz hondartza eta bestelako tokiak islatu ditu artistak.
Ostiral eta larunbatean 18:00etatik 21:00etara bisitatu daiteke, eta igandean aldiz, 11:30etik 13:30era.