Beltxarga beltzaren hilketa salatzeko adierazpen instituzionala adostu dute talde guztiek
Alde batetik, errespetua eskatu dute Santiagotarrak klubarentzako, animalia hil zuena piraguista izanik, "zuzenean inplikatu" baitute kluba herritarrek. Eta bestetik, "edozein animalia-espezieren aurkako edonolako indarkeria, tratu txar edo abusuak" gaitzetsi dituzte.
Duela bi aste izandako beltxarga beltzaren hilketa salatzeko testu bat adostu dute ordezkaritza duten talde guztiek. Alde batetik, errespetua eskatu dute Santiagotarrak klubarentzako, animalia hil zuena piraguista izanik, “zuzenean inplikatu” baitute kluba herritarrek. Eta bestetik, “edozein animalia-espezieren aurkako edonolako indarkeria, tratu txar edo abusuak” gaitzetsi dituzte.
Ondorengoa, hitzez hitz, adostutako adierazpena:
Joan den otsailaren 4an, Irungo udaltzaingoak, telefono dei baten bidez, Bidegorri inguruan izandako gertaera baten berri izan zuen beltxarga beltz baten inguruan. Bertaratuta, agenteek animalia hilda dagoela egiaztatu ahal dute, eta gertakarian inplikatutako pertsonaren deklarazioa identifikatu eta jasotzeko aukera izan dute.
Gertakarien berri eman zaio Gipuzkoako Foru Aldundiari, basoko flora eta faunarekin zerikusia duten gaietan eskumena duenak.
Hortik abiatuta, eta bereziki sare sozialen bidez, Santiagotarrak Kluba zuzenean inplikatu duten ekintzak, iritziak eta adierazpenak piztu dira, eta klubaren inguruan kirola egiten duten adingabeei ere eragin diete.
Asteburu honetarako Klubaren instalazioen aurrean iragarritako kontzentrazioa, Nafarroako elkarte animalista batek deitutakoa, azken atala izan da.
Horiek horrela, Irungo Udalak honako hau nahi du:
– Zuhurtasuna eta lasaitasuna eskatzea 50 urte baino gehiagoko historian ibaiarekiko, faunarekiko eta florarekiko errespetuaren adibide izan den klub bati erasotzen ari direnei.
– Agian egiazkoak ez diren eta pertsonei zuzenean eragiten dieten informazioak eta gertaerak ez zabaltzeko eskatzea.
– Santiagotarrak Klubeko bazkide eta erabiltzaileekiko errespetua eskatzen du, batez ere adingabeak tartean daudenean.
– Bide batez, aprobetxatu edozein animalia-espezieren aurkako edonolako indarkeria, tratu txar edo abusu gaitzesteko.