Alderdi guztiak larunbateko manifestazioaren alde, EAJ izan ezik
Osasun Bidasoa herri plataformaren mobilizazioarekin bat egin dute taldeek, "herritarren erreklamazioak entzun daitezen" exijitzeko.
Irungo Udalean ordezkaritza duten talde guztiek, EAJ kenduta, larunbaterako (hilak 19) Osasun Bidasoa plataformak deitutako manifestazioa babestu dute, “herritarren erreklamazioak entzun daitezen” lehenik, eta “profesionalen eta kaltetutakoen iritziak bildu bitartean Bidasoko eskualdeko ospitaleko kirurgia blokea erreformatzeko egungo proiektua gelditu dadin” exijitzeko.
Manifestazioa San Juan plazatik abiatuko da, 18:00etan, Gure osasunaren alde lelopean.