2022ko aurrekontuari bi milioi eurotik gora gehituko dizkiote
Orotara, 2.131.700 euroko modifikazioa onartu nahi dute, hainbat proiektutara bideratzeko.
Joan den urtarrila amaieran onartutako aurrekontuei beste bi milioi euro gehitzeko asmoa du udalak, COVID-19aren kontrako funtsetatik ingresatutakoa. Hil honetako plenoan onartuko dute lehen modifikazio hori. Orotara, 2.131.700 euroko modifikazioa onartu nahi dute, ondorengo proiektuetara bideratzeko:
- Osasun mentalerako plana (50.000 euro).
- Diana kaleko aparkalekua (130.000 euro).
- Ermita kaleko berrurbanizazioa (250.000 euro).
- San Juan inguruko berrubanizaziorako inbertsio handiagoa (111.000 euro).
- Led argiztapenaren berritzea (360.700 euro).
- Ikus Alaiako bigarren fasea (1.000.000 euro).
- Bidaurre Uredes poligonoan semaforoak jartzeko (70.000 euro).
- Lucas de Berroan gazteentzako etxebizitzen proiektua (50.000 euro).
- Emakumeen Etxerako ekipamendu informatikoa (30.000 euro).
- Emakumeen Etxeko ekipamendu orokorra (80.000 euro).