13 lagun atxilotu dituzte, dokumentazio faltsua erabiltzea eta iruzurra leporatuta
Irungo bi etxebizitzetan 75 lagun erroldatuta zeudela jakin du Ertzaintzak. Bertan bizi ez arren, erroldatze ziurtagiri horiek gizarte arloko laguntzak eskatzeko baliatzen zituztela jakinarazi dute.
13 lagun atxilotu dituzte, dokumentazio faltsua eta iruzurra leporatuta. Iruzurreko erroldatzeen kontrako operazio batean atxilotu dituzte, Bezanes izeneko operazioaren barruan. Irungo bi etxebizitza inplikatu dituzte operazioan.
Irungo bi etxebizitzetan 75 lagun erroldatuta zeudela jakin du Ertzaintzak. Bertan bizi ez arren, erroldatze ziurtagiri horiek gizarte arloko laguntzak eskatzeko baliatzen zituztela dio Segurtasun sailak.
Erantsi dutenez, ikerketa bati esker jakin dute horietako 61 ez zirela sekula bertan bizi izan. Herritar batek balioztatu zituen erroldatze horiek, eta ilegalki erroldatutako herritarrengandik 11.500 euro jaso ditu.
Atxilotutako 13 lagunez gain, beste 25ek zigor ekonomikoak jasoko dituzte, 501 eta 10.000 euro artekoak.
Operazioak oraindik aurrera jarraitzen du, ikertutako beste lagunen bila ari dira. Ez dute atxiloketa gehiago egiteko aukera baztertzen.