San Silbestren bildutako dirua, ARNASA Elkartearentzat
11.691,22 euro eman dizkiote elkarteari.
San Silbestre eguneko lasterketa solidarioan, 11.691,22 euro bildu zituen Sport Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundeak, eta gaur, ARNASA Elkarteari (Euskadiko Fibrosi Kistikoaren Elkartea) eman diote dirua.
Bertan izan da Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkatea, “bi erakundeei hiritarren alde egiten duten lana” eskertuz. Era berean, dohaintza jasotzera joan dira erakundearen eta elkartearen ordezkariak.