Bizenta Mogel saria jasoko du Iñaki Sanz-Azkuek
Hirugarren saria irabazi du hondarribiarrak, eta Bordari Satarka hiriko lehiaketan aurkeztea gustatuko zitzaiola adierazi du.
Atzo, Bizenta Mogel ipuin lehiaketaren XL. edizioaren saridunen berri eman zuten, nahiz eta martxoaren 4an izango den sari banaketa ekitaldia. Guztira 39 lan aurkeztu ziren aurtengo 40. edizio honetan, eta Azkoitiko Kultur Elkarteak eta bertako udalak antolatzen dute.
Hirugarren sariduna hondarribiarra da, zehazki, Iñaki Sanz-Azkue da irabazlea, bere Bizimina ipuinarengatik. Sanz Azkuek Bordari Satarka literatur lehiaketan aurkeztu nahi zuela azaldu du, “baina bi urtez ez dutenez egin, Azkoitian aurkeztu nuen”.