Irungo 71 torturatuak gogoan izan dituzte

Atzo Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna zen, eta Euskal Herrian 5.657 izan direla salatu dute hamarnaka herritarren San Juan plazan.

Torturaren Aurkako Egunean San Juan plazan egindako elkarretaratzea. Argazkia: Twitter, Sortu Irun.

Atzo, Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen, eta hamarnaka herritar bildu ziren San Juan plazan Euskal Herrian torturatuak izan diren herritarrak gogoratzeko, Torturaren egia argitara lelopean. Zehazki, 5.657 herritarrek salatu dituzte torturak Euskal Herrian, eta horietatik 71, izan dira irundarrak.

Artearen bidez islatu zuten torturaten ankerkeria, eta, horrez gain, Iratxe Sorzabal aste honetan Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu duten herritarra ere gogoan izan dute, torturetan oinarritako testigantzetan oinarritutako auzibidea izan dela salatuz. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.