'Nagore' dokumentala proiektatuko dute Kabigorrin
Dokumental honek Nagore Laffage irundarraren erailketa matxista du ardatz nagusi. Proiekzioaren ondoren solasaldia egingo dute haren ama Asun Casasolarekin.
Martxoaren 3an (osteguna da) Nagore dokumentala ikusteko aukera izango da Kabigorrin. 19:30ean hasiko dute proiekzioa, eta sarrera doakoa izango da.
Helena Taberna zinemagileak zuzendutako dokumental honek Nagore Laffage irundarraren erailketa du ardatz nagusi. 2008ko sanferminetan erail zuen Jose Diego Yllanesek. Nagoreren ama Asun Casasolaren elkarrizketa bat da hari nagusia, eta harekin batera, Laffageren senide eta lagunen testigantzak jaso dituzte, baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere.
Dokumentalaren ondoren, Casasolarekin solasaldia egingo dute bertaratutakoek.