Jandro magoaren emanaldiak data berria du
Martxoaren 4an igoko da Amaia KZko oholtzara. Lehen saiorako eskuratutako sarrera aurkeztu beharko da.
Osasun egoeragatik joan den hilaren 4ko emanaldia bertan behera utzi behar izan zuten arren, Jandro magoaren ikuskizunerako data berri bat ezarri du udalak: martxoaren 4a. 20:00etan hasiko dute saioa.
Aurretik erositako sarrera berbera aurkeztu beharko da Amaia KZko sarreran. Bertaratu ezin direnei dirua itzuliko dietela azaldu du udalak. Horretarako, udalaren webgunera edo turismo bulegora jo beharko dute irundarrek.