Entsegu egunak, Inude eta Artzainen desfilearen harira
Hilaren 20ko desfilerako prestaketak egiten ari dira Eraiki Dantza Taldea. Desfile aurreko bi larunbatetan, bihar eta hilaren 19an egingo dituzte entseguak.
Inauteriak ate joka diren honetan, Eraiki Dantza Taldea hilaren 20ko Inude eta Artzainen desfilea prestatzen ari dira. Entsegu egunak ere antolatu ditu, eta desfile aurreko bi larunbatetan izango dira, bihar eta hilaren 19an. Biharkoa, arratsaldez izango da, 16:00etan, eta hurrengoa, eguerdiko hamabietan. Bi entseguak Behobiako plazatxoan izango dira, eta euria eginez gero, Gazteluzar eskolako gimnasioan.
Bestalde, desfilea eta gero, bazkaria egingo dutela gogorarazi du Eraiki Dantza Taldeak. Azken Portuko kiroldegiko jatetxean izango da, eta nahi duenak izena emateko aukera du, baina bihar bukatzen da epea.
25 urte
Eraiki Dantza Taldearen Inude eta Artzainen desfileak 25 urte beteko ditu aurten, eta herritar guztiak animatu ditu hura ikustera joateko. 12:1oean irtengo da, eta ibilbidea honakoa izango da: hasteko, Santiago kalea, Eskoleta, Eliza kaletik San Juan plazara arte; hor geldialdi txiki bat eginez, eta, ondoren, Kale Nagusia, Foru kalea eta Colon pasealekutik
Zabaltza plazara arte. Han, ohi bezala, Udal Musika Kontserbatorioko Musika Bandak jotako doinuak dantzatuko dituzte. Desfilea Luis Mariano plazan amaituko da.