Zinema, dantza eta musika, aste honetarako proposamenak
Ostegunetik igandera bitarte kultur emanaldi ugari antolatu ditu udalak, gehienak doakoak.
Aste honetarako kultur programa oparoa prestatu du udalak, gaur bertan eman du horren berri Kultura sailak.
Lehen hitzordua ostegunean (hilak 1o) izango da, Amaia KZko hitzaldi aretoan. 19:30ean, Entre Iran y el Causcaso izeneko dokumentala proiektatuko dute, gaztelaniaz, Ana Zamorano Ruiz autoreak berak aurkeztuta. Zure abenturaren bila zikloaren barruan antolatu dute proiekzio hau. Gonbidapenak leihatilan bertan eskuratu beharko dira, saioa hasi baino ordu erdi lehenago.
Ostiralean (hilak 11) bestalde, 19:00etan, DokuIrun programaren barruan, Aitor Merino zuzendariaren Fantasia dokumentala ikusteko aukera izango da. Gonbidapenak ere leihatilan bertan eskuratu beharko dira.
Larunbatean (hilak 12) zinema izango da protagonista. Lehenik, Superman filma proiektatuko dute (17:00etan), eta segidan, Robocop.
Igandean (hilak 13) aldiz, musika eta dantza izango dira nagusi. Izan ere, 19:00etan El tango de Piazzolla ikuskizuna taularatuko dute Amaian,”diziplina anitzeko emanaldia” izango dela aurreratu du sailak. Fernando Salinas bandoneon jotzailea eta Irun Hiria musika banda izango dira protagonista nagusiak. Sarrerak 5 euroren truke eskuratu daitezke, lotura honetan.