Kike Amonarrizek hitzaldia emango du Irunen, hilaren 14an
"Umeen hurbileko helduen arteko hizkuntza ohituretan eragitea" izango du helburu saioak. Aurretik izena eman beharko da.
Euskaltzaleon Topagunearen Haurren aurrean, helduok heldu egitasmoaren barruan, beste hitzaldi bat eskainiko du Kike Amonarrizek astelehenean Irunen. Hilaren 14koa “umeen hurbileko helduen arteko hizkuntza ohituretan eragitea” izango du helburu, hori aurreratu du udalak. 18:30ean hasiko dute, eta CBA liburutegiak jasoko du saioa. Aurrez izena eman beharko da, helbide honetara idatziz.