Funtsezko lana egin du Teresa Errandoneak Espainiako selekzioaren garaipenean
Teresa Errandoneari esker Espainiako selekzioa errazago gailendu da European Athletics DNA txapelketan. 12 puntu lortu ditu, puntuazio maximoa.
BATeko Teresa Errandoneak Espainiako Selekzioak European Athletics DNA txapelketan eskuratutako garaipenean funtsezko lana egin du asteburu honetan, giltzarri izan da. Izan ere, irundarrak eskuratutako puntuekin taldekako garaipena eskuratzea lortu du selekzioak Glasgowen (Eskozia), 60 metro leunetan. Eskuratu ahal zituen puntu guztiak poltsikoratu ditu, 12 orotara, 8,22 segundoko markarekin.
Bestalde, BATeko Abel Castañares eta Susana Ruiz Valentzian izan dira asteburuan, Espainiako pista estaliko Masterrean lehiatzeko. Emaitza onekin itzuli dira Bidasora.
Castañares 800 eta 3.000 metroetan aritu zen, laugarren postua eskuratuta; Ruiz aldiz, 800 eta 200 metroetan lehiatu zen, bosgarren postuan bukatuta.