Carlos Guzmanek bere azken liburua aurkeztuko du Irunen
'¿Por qué no te callas? El descenso a los infiernos de los borbones' liburuaren aurkezpena antolatu du Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoak. Elkartekoen arabera, "inor axolagabe utziko ez duen" liburua da.
Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatuta, Carlos Guzman Perezek Por qué no te callas? el descenso a los infiernos de los borbones liburua aurkeztuko du ostegunean (hilak 1o). Palmera Montero guneak jasoko du saioa, 19:00etan hasiko dute.
Liburu honetan Guzmanek “herritarrengandik oso hurbil dauden elementuetatik abiatuta”, errege etxeak eta monarkiak azken hamarkadetan izan duten ibilbidea jaso du, ia 200 orrialdetan. Elkartekoen arabera, “inor axolagabe utziko ez duen” liburua da.