'Loiola Maratoi Erdia' lasterketa egingo dute, otsailaren 20an
Era berean, Irundik barrena hamar kilometroko lasterketa antolatu dute. Izen ematea zabalik da, Kirolprobak ataria bidez.
Joan den asteazkenean aurkeztu zituen SUPER AMARA Bidasoa Atletiko Taldeak “Loiola Maratoi Erdia” eta 10 kilometroko lasterketak. Laugarren edizioa datorren otsailaren 20an, igandean, egingo dute, eta irteera bateratua goizeko 09:45etan izango da. 10 kilometroko lasterketaren ibilbidea Santiago, Palmera Montero eta Arbes, Lapitze, Belaskoenea eta Anaka auzoetatik igaroko da, besteak beste. Maratoi erdia ordea, Behobiatik igaroko da ere, bigarren itzuli bat emateaz gain.
Izen emateak zabalik daude, Kirolprobak atarian eta Loiola Maratoi Erdiaren webgunean. Egunean bertan izena emateko aukera egongo da, dortsalik soberan egonez gero. Otsailaren 13ra arte, maratoi erdiko eta hamar kilometroko lasterketetarako dortsalek 24 eta 16 euro balioko dute, hurrenez hurren. Ordutik aurrera, 28 eta 18 euro.