Emakume zaintzaile migranteen laguntzarako tailerra antolatu dute bihar
Adiskidetuak elkartearen eskutik, arratsaldeko 16:00etan elkartuko dira Irungo Palmera Montero Gunean. Ikastaroa doan izango da.
Adiskidetuak elkarteak ikastaroa antolatu du biharko, larunbata, Irungo Palmera Montero Gunean. Ikastaroa hiriko emakume atzerritarrei zuzendutakoa da; eta zehatz mehatz, baliabideak emango dizkiete mendekotasuna duten pertsonen etxeetan zaintza-lanetan dabiltzanei. Osakidetzak eta Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak ere tailerrean parte hartuko dute.
Hitzordua arratsaldeko 16:00etarako zehaztu dute, eta izen ematea doakoa izango da. Parte hartu nahi duenak, Whatsapp mezua bidali beharko du 618326436 zenbakira. Era berean, plazak mugatuak dira.
Adiskidetuak elkartea migratzaileei arreta juridikoa eskaintzeaz arduratzen da 1999tik, baita migratzaileek bizi duten egoeraren gizarte-sentsibilizazioaz, hezkuntza bitartekoak luzatzeaz eta lan-eremuko auziez ere.