Elizatxo Hiribideko geralekua, bertan behera geldituko da hilabetez
Irunbusek jakinarazi duenaren arabera, datorren astelehenetik aurrera geldituko da bertan behera geralekua, berrurbanizazio lanak direla-eta.
Elizatxo Hiribideko Olibondoen biribilguneko geralekua, bertan behera. Gaur eguerdian Irunbusek jakinarazi duenaren arabera, datorren otsailaren 7tik aurrera, astelehena, Elizatxo hiribideko geralekua (Olibondoen biribilgunean) bertan behera utziko dute. Alarde eremuko eraikuntza berriko espaloia berrurbanizatzeko lanak direla-eta, hilabetez ez da erabilgarri egongo aipatu geralekua.
Ondorioz, Behobiako Gautxori zerbitzuak Euskal Herria hiribideko bederatzigarrena erabiliko du datorren astetik aurrera. Hiriarteko lineek, ordea, Elizatxo hiribideko 23ra aldatuko dute geralekua.

