Beltxarga beltz baten balizko erailketa salatu du Eguzkik
Antza, lekukoen testigantzek eta erakunde ekologistaren informazioak bat egiten dute. Palaz erail omen zuen piraguista batek animalia.
Eguzki Euskal Herriko erakunde ekologista eta antinuklearrak beltxarga beltz bat hilda agertu dela salatu du. Izan ere, dirudienez zenbait lekukok piraguista bat animalia palaz jotzen ikusi zutela salatu zuten sare sozialetan, eta antzeko informazioa eskuratu du erakunde ekologistak.
Santiago bidegorriaren inguruko paduretan bizi zen beltxarga, eta inguruan agertu da hilda ere.