2022ko Inauterietako programazioa aurkeztu du udalak
Osasun-egoerara egokitutako programa aurkeztu dute gaur Kultura arloak, konpartsek eta gainerako entitate laguntzaileek.
2022ko Inauterien atarian, Juncal Eizagirre Kulturako udal-ordezkariak eta konpartsa zein entitate laguntzaileetako ordezkariek programazioa aurkeztu dute ospakizunei begira. Ekimen ezberdinak otsailaren 19tik, larunbata, otsailaren 28ra, astelehena, antolatu dituzte. Osasun egoerak baldintzatuta, ordea, jende-pilaketak eragin ditzaketen zenbait jarduera bertan-behera uztea erabaki dute; Kaldereroen Konpartsaren antzerkia edo Zabaltza plazako diskofesta tarteko.
Dena dela, astebete luzez konpartsa zein dantza talde ezberdinen emanaldiak antolatu dituzte, baita desfileak ere. Halaber, osasun egoeraren harira protokolo bat diseinatu dute, programazioko jarduera guztietan indarrean egongo dena.
Jarraian, Irungo 2022ko Inauterietan antolatu diren ekimenen zerrenda:
Otsailaren 19, larunbata:
- Kaldereroen Konpartsa. Arratsaldeko 19:00etan, Alberto Angera plazatik San Juan plazara.
Otsailaren 20, igandea:
- Iñude eta Artzainen Konpartsa. Eguerdiko 12:10ean, Santiago kaletik Luis Mariano kalera.
Otsailaren 24, osteguna:
- Zanpantzar Konpartsa. Arratsaldeko 19:00etan, Gaiteroak, Bidasoako Erraldoiak, Irungo Udal Kontserbatorioko ikasleak, Auntza Trikitixa Taldea eta Txingudi Dultzaineroak lagun. Alberto Angera plazatik Zabaltza plazaraino. Ondoren, Zanpantzarra jarri eta Erraldoien Balsa egongo da.
Otsailaren 25a, ostirala:
- Inauterietako konpartsen aurkezpena. Arratsaldeko 20:00etan, Amaia Kultur zentroan. Sarrera gonbidapen bidezkoa.
Otsailaren 26a, larunbata:
- Baserri giroko Inauteria. Goizeko 09:00tan Eraiki Dantza Taldearen emanaldia Bidasoa eta Behobiako auzoetan zehar.
- Baserri giroko Inauteria. Goizeko 09:30ean Meaka Dantza Taldearen emanaldia Meakako auzoan zehar.
- Baserri giroko Inauteria. Goizeko 10:00etan Txorimaloak Soinu Taldearen emanaldia Anakako auzoan zehar.
- Euskal Herri Inauteria. Eguerdiko 12:05ean Kemen Dantza Taldeak antolatuta, Pio XII.a plazatik San Juan plazara.
- Inauterietako Desfilea. Arratsaldeko 17:00etan, Inauterietako Konpartsak, Letxunborro hiribidetik Urdanibia plazara.
- Musika animazioa. Arratsaldeko 20:30ean, BURRUNBA elektro-txarangaren eskutik. San Juan plazaren inguruetan.
Otsailaren 27a, igandea:
- Diana Berezia. Goizeko 08:30ean Irungo Txistulari Taldearen eskutik, erdiguneko kaleetan barrena.
- Baserri giroko Inauteria. Goizeko 09:00etan Meakako Adixkideak Dantza Taldearen emanaldia Arbes eta Meakako auzoetan barrena; Egoipar Meaka Dantza Taldearen emanaldia Meakan, baserriz baserriz; Kemen Dantza Taldearen emanaldia Olaberriako baserrietan barrena.
- Inauterietako Desfile Herrikoia. Arratsaldeko 17:00etan, Inauterietako Konpartsak, Letxunborro hiribidetik Urdanibia plazara.
Otsailaren 28a, astelehena:
- Sardinaren erreketa. Arratsaldeko 19:30ean, Zanpantzarren erretiratzearekin batera, San Juan plazan.