"Elkarrekin Podemos-IU beti agertu da osasun langileengandik hurbil"
Atzo Osasun Bidasoa plataformak deitutako mobilizazioan izan ziren taldeko kideak, "ospitaleko langileei, plataformako langileei eta zentroko kirurgia blokea birmoldatzeko proiektuak eragingo dien herritarrei babesa" ematen.
Elkarrekin Podemos-IU taldea atzo Osasun Bidasoa plataformak deitutako elkarretaratzean izan zen, “ospitaleko langileei, plataformako langileei eta zentroko kirurgia blokea birmoldatzeko proiektuak eragingo dien herritarrei babesa” ematen.
Gatazka sortu zenetik taldea “osasun langileengandik beti hurbil” agertu dela diote, “haien eskaerak eta kezkak bilduz eta Irunen egoera salatzeko egindako mobilizazioekin bat eginez”.
Taldekoek, besteak beste, gogoratu dute maiz eskatu dizkiotela proiektuaren gaineko azalpenak Gotzone Sagardui sailburuari, udalean ere proiektua berrikusteko mozio bat aurkeztu zutela, edo Osasun Bidasoa plataforma herrikoiaren agerraldia eskatuz zutela legebiltzarrean.
“Egungo egoeraren larritasuna” ikusita, obra geldiarazteko premiaz aritu da taldea. “Ahalik eta bermerik handienak bilatu behar dira proiektu hori ahalik eta ondoen gauza dadin, ospitaleko profesionalen zerbitzuan eta lan baldintzetan eragin negatiborik izan ez dadin”.