Bosgarren protesta egunean, kalera atera dira langileak
"Enpresaren jarrerarekin aspertuta", kalera atera dira gaur ALCAD enpresako langileak, zazpi kideren kaleratzeak gelditu eta "tratu duina" eskatzeko.
Bosgarren protesta eguna dute gaurkoa Irungo ALCAD enpresako langileek, zazpi kide kaleratu berri baitituzte. Azken egunetan ELAk salatu duen bezala, ““inolako elkarrizketarik eta negoziaziorik gabe” iragarri dituzte kaleratzeak.
Gaur, “enpresaren jarrerarekin aspertuta”, elkarretaratzea manifestazio txiki batean bilakatu dute, eta poligonoan zehar euren aldarriak oihukatu dituzte. “Kaleratzeak gelditzeko eta tratu duina eskatzeko” mobilizatu dira.