Santa Maria arkupean bilduko dira gaur, lan erreformaren aurka
Bihar bozkatuko dute lan erreforma Espainiako Diputatuen Kongresuan, eta gaur, Hego Euskal Herriko herrietan honen aurka bilduko dira.
Bihar, lan erreformaren gaineko bozketa egingo dute Espainiako Diputatuen Kongresuan. Ildo honetan, lan erreformetarako euskal esparrua defendatzera, eta ondutako erreformaren aurka irteteko deia egin dute gaurko ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE eta HIRU sindikatuek. Hortaz, Hondarribian, 12:00etan Santa Maria arkupean bilduko dira.

