Santiagotarrak-en domina festa Gipuzkoako Txapelketan
Urrezko bi, zilarrezko zazpi eta brontzezko sei domina irabazi dituzte aulki mugikorreko arraunlariek Bidasoa ibaian.
Santiagotarrak BM aulki mugikorreko arraunlariek Gipuzkoako Txapelketa jokatu dute asteburu honetan, etxean, Bidasoa ibaian. Lurraldeko hainbat klubekin lehiatu dira klubeko 43 kirolari, 23 ontzitan banatuta. Domina ugari geratu dira etxean.
Horietako bi ontzik urrezko domina eskuratu dute, Beñat Fernandez eta Bittor Lekuona kadeteek hain zuzen, scull bikoitzean; eta Oier Zape eta Asier Regueirok scull bikoitzean ere, gizonezkoen kategoria absolutuan.
Urrezkoez gain, zilarrezko domina ugari geratu dira etxean, ondorengo kirolariek irabazi dituzte: Pablo Martinezek Lacar skiff-ean gizonezko jubeniletan; Elaia Saenzek skiff emakumezko kadeteetan; Bittor Basterrak skiff gizonezko kadeteetan; Beñat Jimenezek eta Asier Regueirok scull bikoitzean, gizonezko absolutuan; Leire Navaridas, Maria Martinez Lacar, Mikaela Rekalde eta Maialen Bengoetxeak lauko scullean, emakumezko kadeteetan; Mikel Laguardia, Adour Illarramendi, Markel Irigoyen eta Inhar Romanok lauko sculla gizonezko infantiletan; eta azkenik, Luken Solozabal, Jokin Antunez, Xabier Payo eta Oier Emazabalek lauko sculla gizonezko kadeteetan.
Txapelketa biribiltzeko, beste sei domina eskuratu ditu Santiagotarrak-ek, brontzezkoak.