Joan den astean hildako langilea gogoratu dute
Dagoeneko urteko bosgarren heriotza dela salatu dute amorruz hamarka lagunek San Juan plazan, Ezker Abertzaleak deitutako elkarretaratzean.
Joan den astean hildako langilea gogoratu zuten atzo hamarka lagunek San Juan plazan, Ezker Abertzaleak deitutako mobilizazioan. “Laneko segurtasun eta prebentzio neurrik eza” salatu zuten amorruz, hil honetan jada bost langile hil baitira euren lanpostuan, “terrorismo honen eraginez”. “Aurtengo urtea beltza da oso. Sistematikoa da langileok dugun segurtasun eza. Bistan da, lan istripu edo ezbeharrez mintzatu baino terrorismo patronalaz mintzatu beharko genukeela”, esan zuten Ezker Abertzaleko kideek.