Herri batzarra egingo du Sortuk ostiralean
Palmera Montero guneak jasoko du batzarra, arratsaldean. Ezker Abertzalea osatzen duten irundar guztiei luzatu diete bertaratzeko deia.

Irungo Sortuk herri batzarrera deitu ditu ezker abertzalea osatzen duten irundar guztiak. Ostiralean (hilak 4) egingo dute, 19:00etan, Palmera Montero gunean. Bertan, amaitu berri duten Sorturen III. Kongresuan onartutako Herrigaia ponentzia Irunen nola antolatu erabakiko dute, eta Irungo Sortuk egindako Loratzen prozesuaren ondorioak partekatuko dituzte bertaratutakoekin. Horrez gain, hiriko Sorturen taldea ere aurkeztuko dute.