Egunero bilduko dira, "langileekiko errespetua eskatzeko"
Irungo ALCAD enpresak zazpi langile kaleratu dituela salatuko dute langileek. Gaurkoa bigarren mobilizazio eguna izan da.
Gaurkoa bigarren mobilizazio eguna dute Irungo ALCAD enpresako langileek, bertako zazpi langile kaleratu baitituzte, “inolako elkarrizketarik eta negoziaziorik gabe” iragarri dituztela salatu du ELA sindikatuak. Egunero bilduko dira enpresaren atarian (14:00etan), kaleratzeak salatu eta “langileekiko errespetua eskatzeko”.