Antzerkia eta zinema, aste honetarako proposamenak
Ostegunean 'Zure abenturaren bila' programaren beste proiekzio bat egingo dute; larunbatean aldiz, MAX Saria irabazi duen 'Laika' antzezlana taularatuko du Xirriquiteula Teatre taldeak.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/02/hong-kong.jpg)
Datozen egunetarako bi kultur eskaintza interesagarri ditu esku artean udalak. Batetik, ostegunean (hilak 3), Zure abenturaren bila programaren barruko beste ikus-entzunezko bat proiektatuko dute. Oraingo honetan Asier Arroita irundarrak sortutako Hong-Kong-etik Ortuellara bizikletaz izeneko dokumentala jarriko dute.
Bestetik, Xirriquiteula Teatro taldeak Laika ikuskizuna taularatuko du Amaia KZn 17:00etatik aurrera. Saioa gaztelaniaz izango da. 2021ean Familientzako ikuskizun onenaren MAX saria jaso zuen lanak. Sarrerak 5 euroan eskura daitezke.