2022rako aurrekontua onetsi du Osoko Bilkurak
2022rako 82.587.176,45 euroko aurrekontua izango du Irunek. PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IUk alde bozkatu dute; EAJ eta PP abstenitu egin dira eta EH Bilduk kontra bozkatu du.
Osoko Bilkura egin zuten atzo Irungo udaletxean, azken urteotako luzeenetako bat izan zen. 9:00etan hasi eta 18:30ak aldera amaitu zuten. Tentsio une ugari izan ziren, bereziki jeltzaleen eta sozialisten artean. Dena den, gobernuko bi taldeen aldeko botoekin aurrera atera zen bozketa, bi hilabete luzeko negoziaketen ostean. Hala, 2022rako 82.587.176,45 euroko aurrekontua izango du Irunek. PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IUk alde bozkatu dute; EAJ eta PP abstenitu egin dira eta EH Bilduk kontra bozkatu du.
Osoko Bilkuran zehar zenbait zuzenketa ere onartu zituzten, 506.670 eurokoak: EAJ (257.000 euro); EH Bildu (135.000 euro), PP (100.000 euro) eta zuzenketa tekniko bat (14.670 euro).
Ondorengoak dira onartutako akordioak:
- Iazko urriaren 29an eta abenduaren 23an egindako bilkuraren aktak onestea.
- Alkatearen, ordezkarien eta Tokiko Gobernu Batzarraren erabakien berri ematea.
- 2021eko laugarren hiruhileko behin-behineko aurrekontu egikaritzearen kontu ematea.
- Azken Portu eta Artalekuko Udal Kiroldegietako instalazioak kudeatu eta ustiatzeko kontratuarekin jarraitzea erabakitzen duen 2021eko abenduko 21eko alkatetzaren ebazpenaren berri ematea, berretsia izan dadin.
- Azken Portu eta Artaleku udal kiroldegiak kudeatzeko eta ustiatzeko kontratuaren
21/4. Hiruhilekoa berroreka ekonomiko ezar dadila eskaeraren baieztatzearen
proposamena onartu. -
Alkatetzaren ebazpenaren berri ematea berretsia izan dadin: udal hiri-
garraioaren zerbitzuko “Gautxori” linearen ordutegia aldatzea. -
Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzea arautzen duen udal ordenantza
aldatzea. -
Herritarren portaerari buruzko eta bide publikoaren erabilera, okupazio eta
garbiketa arautzen duen udal ordenantza. Ordenantza aldatzea. - 2022 urterako Udal Aurrekontu orokorraren hasieran onartzea.