Irungo ALCAD enpresako zazpi langile kaleratu dituztela salatu dute
ELA sindikatuak salatu du kaleratzeak "inolako elkarrizketarik eta negoziaziorik gabe" iragarri dituztela. Aste honetan egunero bilduko dira langileak, "langileekiko errespetua eskatzeko".
ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur goizean Irungo ALCAD enpresako atarian, bertako zazpi langileren kaleratzea salatzeko, eta bide batez, “langileekiko errespetua eskatzeko”. Sindikatuak salatu duenez, enpresa batzordeak azaldu du langileek kaleratzeak “inolako elkarrizketarik eta negoziaziorik gabe” iragarri dituztela. Enpresak langileekin duen jarera “gero eta okerragoa” dela erantsi dute, eta “kaleratzeak okertze horren isla direla”.
Egoera honen aurrean langileen batzarrean zenbait mobilizazio egitea adostu dute. Aste honetan egunero bilduko dira, 14:00etan.