Osasun Bidasoa plataformak mobilizatzera deitu ditu herritarrak
Asteazkenean (otsailak 2) elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan, enegarrenez, "bloke kirurgikoa berritzeko lanak gelditu ditzaten exijitzeko".
Osasun Bidasoa herri plataformak beste mobilizazio bat iragarri du asteazkenerako (otsailak 2). San Juan plazan elkartzera deitu dituzte eskualdeko herritarrak, “Bidasoa ospitaleko bloke kirurgikoa berritzeko lanak geldi ditzatela exijitzeko, kaltetutako udalerriekin, langileekin, sindikatuekin eta plataformarekin berarekin mahai batean eztabaidatu arte”.18:00etan bilduko dira.