M8a antolatzeko bilera irekia egingo dute otsailaren 1ean
Irun, Hondarribia eta Hendaiako emakumeak bertaratzera deitu ditu M8 Asanblada Feminista Bidasoak.
M8 Asanblada Feminista Bidasoa dagoeneko martxoaren 8ari begira jarri da. Bilera irekia egingo dute datorren asteartean (otsailak 1), aurtengo mobilizazio eguna antolatzen hasteko. Irun, Hondarribia eta Hendaiako emakumeei luzatu diete bertaratzeko gonbita. Palmera Monteroko 5. aretoan bilduko dira, 17:30ean.