Hondarribia AEk 14 domina irabazi ditu
Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Txapelketa jokatu dute gaur zazpi klubek Bidasoako uretan. Senior gizonezkoetan, bigarren izan dira hondarribiarrak, Orioren atzetik.
Bidasoa ibaia Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Txapelketaren agertoki izan da gaur. Orotara zazpi klubek parte hartu dute: Endaika, Santiagotarrak, San Juan, Ur-Kirolak, Donostia AL, Orio eta Hondarribia.
Hondarribia AEk, guztira, 14 domina eskuratu ditu, urrezko 7, zilarrezko 5 eta brontzezko 2.
Senior gizonezkoetan Oriok eraman du garaipena, eta bigarren izan dira hondarribiarrak.