Txingudiko Zerbitzuak-ek ingurumen ikastaroak antolatu ditu ikastetxeetan
Ura, energia, hondakinak edota hiri-garbiketaz jardungo dute ikastarotan. Gainera, jolas parte-hartzailea antolatuko dute ikasle nagusienentzat.
Txingudiko Zerbitzuak erakundeak zenbait ingurumen ikastaro antolatu ditu Irun eta Hondarribiko ikasleentzat, tailer formatuan. Agenda 2030 eta Garapen Iraunkorraren helburuekin harremanetan, zenbait arlo jorratuko dituzte tailer ezberdinen bidez: ura, energia, hondakinak edo hiri-garbiketa, besteak beste.
Modu horretan, bost tailer eta Zisare konpostajearen inguruko urteko programa eskainiko dute Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Azken hauentzat eta Batxilergoko ikasleentzat, ordea, Escape-hall jolas sortzaile eta parte hartzailea antolatuko dute, ingurumenaren inguruan hausnarketarako espazioak eskaintzearekin batera.
Iaz antolatu zituzten ingurumen-hezkuntzako ikastaroak positiboki baloratu dituzte, eta horregatik parte hartzera dei egin diote ikastetxe orori. Horretarako, ikastetxeek Txinzerren webgunean aurkituko dituzte izena emateko pausu guztiak.